XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez du amarrerako bat baño geiago eskatzen eta batzutan zordunaren egoera ikusi ta gutxiago eskatzen du ta batzu-batzutan zorduna bera beartasunean dagonean baterez.

Eta ¿nundik dauka Aita Santuak eskubidea arauketa auek jartzeko? Aita Santuak Eleizako diru guztien gain agintaritza ta ornilaritza (administradoretza) dauka ta bide txarretik egindako diru oiek gaizki egin ditunak bere jabe ta nagusiari biurtzeko beargaia (obligazioa) dauka ta jaberik arkitzen ez duanak eleizarentzat eta beartsuentzat eman bearrean arkitzen da ta orregatik Aita Santuak diru oien agintza daukanak arauketa ori egiten du, ukar (limosna) txiki ori bakarrik ematera beartuaz.

Beste aldetik gizon askoren gaizkapena (salbazioa) errastutzen du.

Askotan bide txarretatik aberaskiak egin dituzten gizon askok ez luteke biurtu naiko diru ura guztia, beren sendia, beren seme-alabak oso aberats eta eroso bizi diranak beartasunik gorrienean geldituko lirakelako, egun batetik bestera, bai lengo aberastasun oparo aiek gabe ta bai dirurik irabazteko ta lan gogorrik egiteko oiturik ez dutela, aurrerapiderik gabe geldituko lirakelako ta orregatik estuasun larri onetan ikustean asko betiko ondatuko (kondenatuko) lirake beren aberastasun gaizki egiñak ez biurtzearren eta estuasun larri onetatik atera ta beren gaizkapena (salbazioa) iristeko jartzen ditu erraztasun auek; baña len esan deten bezela aberastasun aien jaberik eta norenak diran azaltzen ez danean, jabea azaldu ezkero bada, oso-osorik biurtu bearrean arkituko litzake ta au beti ta iñolako barkapenik gabe.

Azkenez kristau lauentzat ainbeste ajola ez duten beste aizkapide batzuek utzita, Bulda doneak beste aizkapide bat ematen du barau ta aragi-uzteak (bijiliak) bigundu ta gutxitzeko.

Begira ondo zer alde dagoan.

Eleizaren lege naguziz guztiok beartuak gaude aragi-uztera (bijili egitera):(...).